93-90
Laboral Kutxak porrot mingarria jaso du Herbaliferen eskutik
Erredakzioa
Baskoniak 93-90 galdu du Kanaria Handiko taldearen aurka. Partida parekatua izan da, eta azken segundoetan erabaki da irabazlea. Etxekoek gehiago asmatu dute azken txanpan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxa Baskoniak 93-90 galdu du Herbalife Gran Canaria taldearen aurka. Kanariarrak bosgarren postuan daude sailkapenean eta aldeak murriztu dituzte laugarren postuan dagoen Baskoniarekiko. Bi garaipeneko aldea dute orain arabarrek.
Partida oso parekatua izan da hasieratik amaieraraino. Lehen laurdena borrokatua izan da. Baskoniak agindu du hasieran, baina Herbalifek ez dio markagailuan alde egiten utzi eta etxeko taldearen aldeko bi puntuko abantailarekin amaitu dira lehen hamar minutuak (26-24). Bigarren laurdenean, ordea, Laboral Kutxa aurkaria baino gehiago izan da, eta zazpi puntuko aldea lortu du (41-48), lehia atsedenaldira iritsi denean.
Atsedenalditik bueltan, aldiz, etxeko taldea askoz hobeto zelairatu da, eta 16-2ko partziala sartu dio Laboral Kutxari. Ondorioz, talde kanariarra aurretik jarri da markagailuan eta zortzi puntuko aldea ere eskuratu du (65-57) laurdena amaitzeko bi minutu falta izan direnean. Hirugarren laurdenaren amaieran etorri da Baskoniaren erreakzioa eta puntu bakarrera murriztu dute desabantaila (67-66).
Azken laurdena oso lehiatua izan da. Laboral Kutxak aurrea hartu du (83-84) amaierarako bi minutu falta izan direnean, baina azken jokaldietan Herbalifek gehiago asmatu eta garaipena eskuratzea lortu du (93-90).
Fitxa teknikoa:
93. Herbalife Gran Canaria (26+15+26+26): Oliver (6), Salin (16), Newley (3), Baez (4) eta Savane (5) -hasierako bostekoa-, Pangos (15), Seeley (12), Rabaseda (6), Omic (16) eta Aguilar (10).
90. Laboral Kutxa Baskonia (26+22+18+24): Adams (6), Hanga (4), Bertans (6), Planinic (17) eta Tillie (6) -hasierako bostekoa-, Blazic (8), James (21), Bourousis (19) eta Corbacho (3).
Epaileak: Martin Bertran, Peruga eta Munar.
ruga eta Munar.ruga eta Munar.