Real Madrilen kontra
Bourousis: 'Ez dago partida berezirik'
Agentziak | Erredakzioa
Laboral Kutxak Euroligako hurrengo faserako txartela lor dezake jokatu baino lehen.
Laboral Kutxa Baskonia taldeko Ioannis Bourousis jokalariak bere taldea izandako Real Madrilen kontra jokatuko du ostiralean Euroligan.
Greziako pibotarentzat ez da neurketa berezia izango, 'beste partida bat da, ez da berezia izango niretzako. Hori bai, gogorra izango da, irabazi behar dituzten partidetan maila ematen dute. Guk irabazi nahi dugu sailkapenean aurrera egiteko'.
Bourousisek jakin badaki jokatu baino lehen hurrengo faserako txartela eskuetan izateko aukerak dituztela, baina ez da fio, 'guk gure partidan jarri behar ditugu indarra, ez beste kantxetan. Zaleak behar ditugu denon artean garaipena eskuratzeko'.
a eskuratzeko'.