Real Madrilen aurka
Baskoniak kantxa faktorea lortu du, partida azken minutuan irabaziz
Agentziak | Erredakzioa
Bertansek azken segundoan sartutako hirukoak bederatzigarren garaipenaeman die gasteiztarrei Euroligan. Neurketa ikaragarria jokatu dute Laboral Kutxak eta Real Madrilek.
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen handia lortu du Buesa Arenan, Real Madrilen aurka (89-88), Euroligako Top 16ko azken aurreko jardunaldian. Neurketa azken segundoan erabaki da, David Bertansek sartutako hiruko ikusgarriarekin; hori bai, urratsak eginda. Real Madril nagusi izan da markagailuan, ia partida osoan.
Pablo Lasoren taldeak ondo hasi du norgehiagoka, erasoko errebotea kontrolatuz, baina dena hankaz gora jartzen hasi zaien bigarren laurdenean, Perasovicek bere jokalariei defentsa zorrotza egiteko eskatu dienean.
Madrildarrak jaurtiketan huts egiten hasi dira eta Baskoniak, aldiz, gora egin du Andres Nocionik kantxa lesionatuta utzi behar izan duenean. Ondorioz, 11 eta 24tik 25 eta 39ra pasa dira, gasteiztarrek atsedenaldiaren ostean izan duten hobekuntzaren aurrerapen modura. Mike James bikain aritu da, seitik sei egin du hiruko jaurtiketetan, eta arabarrek norgehiagoka irauli dute.
Portlandeko mutilarekin batera, Ioannis Bourousis ere izugarri aritu da. Greziarrak aurkariak jan ditu eta taldearen ardura bere gain hartu du. Bukaerarako zazpi minuturen faltan, Laboral Kutxa 75-69 izan da aurretik.
Baina Real Madril suspertu eginda, eta berriro aurretik jartzea lortu du. Hala ere, Sergio Rodriguezek hil ala biziko jaurtiketa librea huts egin du, eta hortxe joan zaio garaipena Madrili. Bertansek hiruko ikusgarriak erabaki du neurketa. Baskonia final-laurdenetan da, eta garaipen honi esker, multzoburua izango da.
Fitxa teknikoa
89-. LABORAL KUTXA BASKONIA: Adams (4), Bertans (9), Hanga (7), Tillie (6) eta Planinic (4) --hasierako boskotea--; Bourousis (25), Blazic (4), James (27), I.Diop (-) eta Corbacho (3).
88-. REAL MADRID: Llull (14), Taylor (3), Rudy Fernández (7), Ayón (14) eta Reyes (8) --boskotea--; Sergio Rodríguez (18), Maciulis (-), Carroll (2), Nocioni (8), Rivers (10) eta Lima (4).
Partzialak: 11-21, 25-25, 31-21 eta 22-21.
¡FINAL! 89-88
— Saski Baskonia (@Baskonia) 1 de abril de 2016
¡Enorme victoria para tener el factor cancha! / Huge victory to have the home court!
¡GRANDE BUESA! pic.twitter.com/ITyBk9KZSs