93-80
Laboral Kutxak porrota jaso du Iberostar Teneriferen aurka
Erredakzioa
Baskoniak 93-80ko emaitzarekin galdu du, eta ezin izan du Endesa Ligako bolada txarra moztu. Ostiralean Euroligan egindako esfortzua ordaindu du Arabako taldeak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxa Baskoniak 93-80 galdu du Iberostar Teneriferen aurka eta laugarren postua lortzeko lehian, Herbalife garaipen bakarrera hurbildu zaio Arabako taldeari Endesa Ligako sailkapenean. Baskoniak ostiralean Euroligan Real Madrilen aurka egindako esfortzua ordaindu du.
Lehen laurdena oso parekatua izan da. Bi taldeetako bateke ere ez du markagailuan zuloa irekitzea lortu eta lehen hamar minutuak Kanariar Uharteetako taldearen aldeko bi puntuko abantailarekin bukatu dira (23-21). Laboral Kutxaren bigarren laurdena, ordea, oso txarra izan da. Iberostar Tenerife eroso ibili da kantxan eta partida ia erabakita utzi du atsedenaldira iritsi orduko. Baskoniak zortzi puntu besterik ez ditu lortu bigarren laurdenean. Iberostar, 22 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (51-29).
Atsedenaldiaren ostean, jokoa hobetu du Laboral Kutxak, baina jada beranduegi izan da. Gainera, Baskoniak ez du alde handirik moztea lortu hirugarren laurdenean; 21 puntuko desabantaila, 18 puntura besterik ez dute murriztu (68-50). Azken laurdenerako dena erabakita egon da, eta Perasovicek zuzentzen duen taldak ezer gutxi egin ahal izan du. Amaieran, Iberostar Tenerife atera da garaile (93-80).
Fitxa teknikoa:
93: Iberostar Canarias (23+28+17+25): San Miguel (17), Richotti (19), Beirán (6), Abromaitis (3), Sekulic (8) -hasierako bostekoa-, Hanley (7), Arco (1), O'Leary (3), Jones (10), White (17) eta Mamadou Niang Petit (2).
80. Laboral Kutxa Baskonia (21+8+21+30): Hanga (6), Planinic (8), Adams (24), Bertrans (5), Tillie (4) -hasierako bostekoa-, James (14), Bourousis (6), Corbacho (3), Ilimane Dipo (5) eta Blazic (5).
Epaileak: Oscar Perea, Luis Miguel Castillo eta Miguel Angel Perez Niz.
z Niz.