75-84
Laboral Kutxa Baskonia Lauko Finalera sailkatu da Oakazoa errepikatuta
A.B.
Arabako taldeak 75-84 irabazi dio Panathinaikosi hirugarren partida eta 3-0eko emaitzarekin gainditu du final-laurdenetako kanporaketa. Euroligako azken fasean izango da Baskonia, bosgarrenez.
Laboral Kutxa Baskoniak 75-84 irabazi dio Panathinaikosi Euroligako final-laurdenetako hirugarren partida eta kanporaketa 3-0 irabazita, Lauko Finalerako txartela lortu du. Arabako taldeak duela hamar urte irabazi zuen OAKA pabilioian eta astearte honetan Oakazoa errepikatu du. Fenerbacheren aurka jokatuko du finalerdietan.
Ondo ekin dio partidari Panathinaikosek eta abantaila hartu du lehen minutuetan (8-2 y 9-4), baina Laboral Kutxak azkar eman dio erantzuna eta lehia berdintzea lortu du (11-11 eta 13-13). Lehen hamar minutuak bukatzeko 2 minutu eta 23 segundo falta izan direnean, Baskoniak lehen aldiz hartu du arrea markagailuan (15-17). Gainera, Arabako taldeak hiru puntuko abantailarekin amaitu du lehen laurdena (17-20).
Bigarren laurdenaren hasieran Panathinaikos indartsu kantxaratu da, baina Baskoniak ondo erreakzionatu du, eta aldeak lortzen hasi da markagailuan. Gastezieko taldeak, hamar puntuko abantaila eskuratu du (32-42), atsedenaldira iristeko bi minutu falta izan direnean. Bigarren laurdeneko azken txanpan, ordea, Panathinaikosek aldeak murriztea lortu eta norgehiagoka Baskoniaren aldeko 37-42ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Kantxara itzuli eta hirugarren laurdenaren hasieran Greziako taldeak partida berdintzea lortu du (44-44 eta 46-46). Ondoren, Perasovicek zuzentzen duen taldeak lau puntuko abantaila lortu du (46-50), eta hirugarren laurdena amizteko minutu bakarra falta izan denean, aurrea hartu du Panathinaikosek (53-54). Laurdenaren amaierarako 22 segundoren faltan Baskonia aurretik jarri da, eta puntu bateko errentarekin amaitu du hirugarren laurdena (55-56).
Azken hamar minutu erabakigarrietan Darius Adams azaldu da Laboral Kutxaren garaipena bideratzeko. Adamsek ikusgarri jokatu du, eta Panathinaikoseko jokalariek ezin izan dute Baskoniako jokalaria geldiarazi. Partida amaitzeko bost minutu falta izan direnean bederatzi puntuko abantaila lortu du Laboral Kutxak (63-72), baina Panathinaikos lau puntura gerturtatu da (68-72). Azken lau minutuetan Adamsen erakustaldia etorri da, eta Laboral Kutxak garaipena lortu du 75-84ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
PANATHINAIKOS: Calathes (6), Williams (11), Jankovic (10), Gist (11) eta Raduljica (13) --hasierako bostekoa--; Diamantidis (8), Haynes (-), Fotsis (8), Feldeine (-), Hunter (2), Kuzmic (6) eta Pavlovic (-).
LABORAL KUTXA: Adams (24), Blazic (4), Bertans (13), Tillie (-) eta Planinic (8) --hasierako bostekoa--; Bourousis (9), James (20) eta Corbacho (6).
Epaileak: Lamonica (ITA), Belosevic (SRB) eta Latisevs (LET).
Partialak: 17-20, 20-22, 18-14 eta 20-28.
8-14 eta 20-28.