Itxi

Endesa Liga

Baskoniari irabazi eta lidergoa berreskuratu du Bartzelonak (89-68)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Perasovicen taldeak neurketa makala jokatu du, eta lehen laurdenetik oso atzetik ibili dira markagailuan

Adams, neurketako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Bartzelonak zauriak osatu ditu Laboral Kutxa Baskoniari 89-68 irabazitam 28. Jardunaldian atzeratutako partidan. Ondorioz, kataluniarrak Ligako lider jarri dira berriro. Arabarrek partida txarra egin dute.

Velimir Perasovicen taldeak lehen zati oso makala egin du, sei puntu bakarrik lortu dituzte. Atsedenaldiaren aurretik markagailuko aldea murriztu duten arren, bigarren zatian lehen minutuetako bide beretik jarraitu dute.

Jaurtiketetan makal aritu arren, Bertansen bi hirukok eta Jamesek egindako zortzi puntuk 37 eta 30 jarri dituzte arabarrak atsedenaldian.

Baina bigarren zatian, kataluniarrek 20 puntu inguruko abantaila sendotu dute. Laugarren laurdenaren hasieran, 64-50 izan dira aurretik.

Gasteiztarrek datozen asteetan jokatuko dituen neurketetan daukate burua, eta ez dute asmatu Bartzelona urduri jartzeko orduan. Garaipena etxean geratu da.

 

Fitxa taknikoa

89-.BARTZELONA: Satoransky (16), Navarro (8), Abrines (10), Doellman (9) eta Tomic (11) --hasierako boskotea--; Ribas (5), Lawal (7), Eriksson, Samuels (14), Vezencov (-), Oleson (3), Arroyo (2) eta Perperoglou (4).

68-.  LABORAL KUTXA BASKONIA: Adams (13), Hanga (2), Planinic (-), Bertans (6), Tillie (6) --hasierako boskotea--; I.Diop (10), James (13), Bourousis (18) eta Corbacho (-).

a Corbacho (-).

Albisteak (3)