Lauko Finala 2016
Perasovic eta Obradovic entrenatzaileen arteko lehia, aulkian
Agentziak | Erredakzioa
Ostiralean Baskoniak eta Fenerbahcek indarrak neurtuko dituzte Berlinen. Bi talde garrantzitsu izen handiko bi entrenatzaileekin: Velimir Perasovic eta Zelimir Obradovic.
Euroligako Lauko Finaleko finalerdiak izango dira jokoan ostiralean, Berlinen. Laboral Kutxa Baskoniak eta Fenerbahcek gaueko 21:00etan neurtuko dituzte indarrak finala handiaren bila.
Bi taldeetako aulkietan ospe handiko bi entrenatzaile izango dira aurrez aurre, Velimir Perasovic eta Zelimir Obradovic. Talde gasteiztarreko teknikariarentzat Obradovic oso entrenatzaile ona da, 'taldea bat zuzentzen duen bakoitzean faborito bihurtzen da talde hori. Europako entrenatzailerik onena da. Talde orekatua lortu du Fenerbahcen, kalitate handiko jokariak dituzte eta gose handia dute'.
e handia dute'.