Itxi

Endesa Liga

Baskoniak Real Madrilen aurka jokatuko du asteazkenean

Erredakzioa

Laboral Kutxa Endesa Ligara itzuliko da Euroligako Lauko Finala ahazteko asmoarekin. Asteazkenean, 21:00etan jokatuko du Barclaycard Center pabilioian.

Perasovic eta Adams. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskonia Endesa Ligara itzuliko da asteazken honetan, Euroligako Lauko Finala ahazteko asmoarekin. Arabako taldeak Lauko Finala jokatzeagatik atzeratutako partida jokatuko du Real Madrilen aurka.

Fabian Caseurren baja izango du Baskoniak Barclaycard Center pabilioian. Laugarren postua ziurtatuta du Laboral Kutxak, baina garaipenen boladara itzuli nahi du Gasteizeko taldeak.

Real Madrilek lidergoa eskuratzeko aukerak ditu oraindik, baina hirugarren postuan ere amai dezake liga erregularra azken bi partidetatik bat galdu eta Valentzia Basketek garaipena lortzen badu azken jardunaldian.

 

ldian.

 

ldian.

 

Albisteak (3)