Itxi

Ostiralean, 20:30ean

Laboral Kutxak bosgarren neurketa behartu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Asteazkeneko garaipen epikoaren ostean, Velimir Perasovicen taldeak kanporaketa berdindu nahi du ostiral honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak eta Bartzelona Lassak finalerdietako kanporaketako laugarren partida jokatuko dute ostiralean. Gasteiztarrek argi dute euren helburuz: garaipena lortzea eta bosgarren neurketa behartzea.

Asteazkenean lortutako garaipen estuaz errekuperatzeko denborarik gabe, Velimir Perasovicen taldeak indarrak neurtuko ditu berriro Bartzelona Lassaren aurka, Buesa Arenan.

Markagailu nagusian Baskoniak aldea murriztu duen arren (2-1 dira orain atzetik), historiak euren kontra jarraitzen du, orain arte talde batek ere ez duelako lortu aurkako 2-0ekoa iraultzea eta bosgarren partidara iristea.

tidara iristea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)