Etorkizunerako fitxaketa
Baskoniak Luca Vildoza fitxatu du baina utzita jarraituko du Quilmesen
Erredakzioa
Lau urterako kontratua sinatu dute jokalari argentinarrak eta Saski Baskonia klubak. Mar del Platako Quilmes taldetik fitxatu dute, eta Buenos Airesen jarraituko du datorren denboraldian.
Baskoniak Luca Vildoza jokalaria fitxatu du. Antolatzaile argentinarrak 21 urte ditu, eta 1,90 metroko altuera. Argentinako Mar del Plata hiriko Quilmes taldetik fitxatu du Baskoniak, eta jokalariak lau urterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
Etorkizun handiko jokalaria da, eta, hori dela eta, beste urtebete emango du Quilmesen utzita. Iragan denboraldian, 35 partida jokatu zituen Argentinako Ligan, eta, batez beste, 14,2 puntu, 3,6 errebote eta 2,5 asistentzia lortu zituen partida bakoitzean.