87-75
Baskoniak garaipen ona eskuratu du UCAM Murtziari markagailua iraulita
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko taldeak bigarren zati handia egin du, 20 minutuan 65 puntu sartuta, eta aurkariaren lortutako aldeak iraultzea lortu du.
Baskoniak Endesa Ligako bigarren jardunaldiko partida irabazi dio UCAM Murtziari (87-75), alde handiekin galtzen ari zen neurketari buelta eanda. Arabako taldeak 65 puntu egin ditu bigarren zatian, eta bigarren garaipena eskuratu du.
Jaka Blazic eta Andrea Bargnani, bigarren zatian 16na puntu lortuta, izan dira jokalari gakoak.
Neurketa hotz hasi da bi taldeentzat, baina Murtziako taldea laster jarri da aurretik. Baskoniak ez du bere lekua topatu erasoan eta asko sufritu du defentsan, 16 minutuan 13 puntu besterik ez eginda.
Atsedenaldiaren ostean, hortzak estutu dute defentsan, eta hirugarren laurdenean sartutako 33-14ko partzialari esker, aurretik jarri dira. Norgehiagokako bukaerara arte iniziatiba izan du Baskoniak.
FITXA TEKNIKOA
Baskonia: Larkin (12), Cooney (-), Hanga (9), Shengelia (11), Voigtmann (5) -hasierako boskotea-, Bargnani (20), Diop (-), Blazic (14), Luz (11), Sedekerskis (-) ETA Akognon (3).
UCAM MurTZia: Campazzo (13), Baron (15), Rojas (2), Soko (2) y Delía (8) -hasierako boskotea-, Pocius (8), Benite (9), Llompart (3), Antelo (2) eta Faverani (13).
Partzialak: 10-23, 12-14, 33-14 eta 32-24.