85-84
Berdindutako partida irabazi dio Baskoniak Anadolu Efesi azken unean
Agencias | Redacción
Gasteizko taldeak garaipen batekin hasi du Euroliga, Perasovicek entrenatutako talde turkiarra Buesa Arenan mendean hartuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Baskoniak garaipena eskuratu du Velimir Perasovic exbaskonistak entrenatutako Anadolu Efesen aurkako neurketa parekatuan. Behin betiko aldea markagailuan puntu bakarrekoa izan da azkenean (85-84).
Gasteizkoek, partida osoan zehar Turkiako aurkariekin berdinduta egon ostean, azken laurden handia egin dute, kanpokoei soilik 11 puntu sartzen uzten. Bukaerako jokoak garaipena eman die.
Irekita joan da norgehiagoka 40 minutuetan zehar. Sito Alonsoren taldea markagailua kontra zuela jokatzeko gai izan da, eta azken laurdenean gailendu da.
Andrea Bargnani (26) izan da nabarmenduetariko bat, lehenengo zatian 18 puntu sartuta.
Italiarra eta Tornike Shengelia hasieran protagonistak izan dira etxekoen erasoetan. Baskoniak asmatu egin du lehen minutuetako erasoetan.
Erritmo altua mantendu egin da, eta Efes neurketa berdintzeko suspertu da, baita aurretik jartzeko ere.
Atsedenaldiaren ostean, Baskoniaren kolpeek berdinketa jarri dute berriro, baina etengabeko borrokak Efes aurreratu du, eta etxekoen aldeko 9-0eko partzialaren ostean, 83-76 jarri dira baskonistak aurretik hiru minuturen faltan.
22 segundo falta zirenean, 84na puntu zuten biek, eta Shengeliaren jaurtiketa libre bat nahikoa izan da Sito Alonsoren taldeari garaipena emateko.
FITXA TEKNIKOA
Baskonia: Shane Larkin (9), Jaka Blazic (8), Adam Hanga (6), Tornike Shengelia (16), Andrea Bargnani (26)-hasierako boskotea-, Johannes Voigtmann (12), Rafa Luz (-), Josh Akognon (5) Ilimane Diop (3) eta Trevor Cooney (-).
Anadolu Efes: Jayson Granger (9), Bryce Cotton (13), Cedi Osman (13), Derrick Brown (16), Bryant Dunston (11), -hasierako boskotea- Deshaun Thomas (9), Tyler Honeycutt (3), Alen Omic (4) eta Thomas Heurtel (6).
Partzialak: 25-27, 24-2, 19-22 eta 17-11.
9-22 eta 17-11.