Itxi

Euroliga

Baskoniak hirugarren garaipena nahi du Milanen

Erredakzioa

Arabako taldeak gar jokatuko du Euroligako partida Emporio Armani Milanen aurka, 20:45ean.

Blazi eta Sito Alonso. Argazkia. EFE

Baskoniak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du Euroligan Emporio Armani taldearen aurka gaur, 20:45ean, Milanen. Izar Gorriaren eta Fenerbahceren aurka garaipenak lortu ostean, berriro irabazi egin nahi du Arabako taldeak Milanen.

Italiarrak eta euskaldunak hamar aldiz lehiatu dira elkarren aurka eta sei irabazi ditu Baskoniak. Baina Italian jokatu diren partidetan hiru irabazi ditu Milaneko taldeak eta bi Arabako taldeak. Baskoniak 2012-2013. denboraldian irabazi zuen azken aldiz Milanen, 85-95eko emaitzarekin.

Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak Tornike Shengeliaren baja izango du. Bestalde, Andrea Bargnani Italiara itzuliko da hamar urteren ostean, Benetton Treviso utzi baitzuen 2006an NBAra joateko.

Emporio Armani Euroligan puntu gehien sartzen dituen taldea da. Jasmin Repesak zuzentzen duen taldeak Ricky Hickman, Zoran Dragic eta Miroslv Raduljica bezalako jokalariak fitxatu ditu. Gainera, Alessandro Gentile, Milan Macvan, Mantas Kalnietis eta Rakim Sanders kalitate handiko jokalariak ere baditu taldean. Sandersen kasuan Euroligan saskiratze gehien sartzen dituen jokalaria da.

ng> ng> ng>

Albisteak (3)