Euroliga, 8. jardunaldia
Fabien Causeurren Brose Bamberg hartuko du Baskoniak
Agentziak | Erredakzioa
Bi garaipenekin eta bost porrotekin helduko da talde alemaniarra gaur Buesa Arenara.
Baskoniak Brose Bamberg taldearen kontra neurtuko ditu indarrak gaur Buesa Arenan (20:30). Euroligan, Emporio Armanrien kontra eta Endesa Ligan Valentziaren kontra, galdu eta gero jokatutako azken bi partidak, garaipenaren bidera itzuli nahi dute gasteiztarrek.
Fabien Causeur Baskoniako jokalari ohiaren Brose Bamberg taldeak bi garaipen besterik ez ditu Euroligan eta azken neurketa etxean galdu zuten Izar Gorriaren aurka (78-79). Sito Alonsorenek oraindik ez dute partidarik galdu Buesa Arenan eta horrela jarraitu nahi dute.
Bestalde, Maider Undak eta Eli Pinedok omenaldia jasoko dute Buesan kirol profesionalari agur esan eta gero.
¿ Johannes Voigtmann: "El partido frente a @BroseBamberg será especial para mí hasta que comience". ¿ https://t.co/uBEOoaOpOP @EuroLeague pic.twitter.com/qDlOcJ41Wn
— Saski Baskonia (@Baskonia) 16 de noviembre de 2016