Iberostar Teneriferen aurka
Garaipenak azken segundoan ihes egin dio Baskoniari
Agentziak | Erredakzioa
Javier Beiranen zaplada batek garaipena eman dio Iberostar Teneriferi Buesa Arenan (72-73).
Baskoniak Iberostar Teneriferen aurka galdu du etxean, puntu bateko aldea izan arren 6 segundo falta zirenean. Javier Beiranen zaplada batek garaipena eman dio azkenean Kanarietako taldeari (72-73).
Baskoniak ez du jarraipenik izan jokoan. Gasteizko taldea 11 puntu atzean egotera heldu da.
Baskonistak aurkaria baino hobeto kantxaratu dira, erritmo eta intentsitate handiagoarekin. 7-0eko partziala lortu dute lehen minutuan, defentsan ondo aritzearen ondorioz.
Kanariarrek ez dute erantzun sendorik eman Sito Alonsoren taldearen defentsa onaren aurrean. Baskonia ondo kokatuta egon da kantxan. Hala ere, minutuak pasa ahala, Baskoniak ez du bide aurkitu erasoan.
Atsedenalria 30-32 joan da markagailua, eta hobeto etorri zaio geldialdia Iberostar Teneriferi. Baskonia aurretik jarri da berriro azken laurdenean, erasoari indarra eta defentsari intentsitatea gehitzeagatik.
6 segundo falta zirenean, 72-71ekoa jarri du Rodrigue Beauboisek. Txus Vidorretak eskatutako hutsartearen ostean, David Whitek huts egin du Iberostarren barneratze batean, baina Javier Beiranek zaplada eman dio baloiari Baskoniari garaipena lapurtzeko.
FITXA TEKNIKOA
Baskonia: Larkin (23), Beaubois (11), Hanga (8), Shengelia (2), Bargnani (13), -hasierako boskotea-, Voigtmann (3), Blazic (2), Luz (-) eta Tillie (10). 73.
Iberostar Tenerife: Bassas (2), White (17), Doornekamp (10), Beirán (10), Bogris (8) -hasierako boskotea-, San Miguel (-), Richotti (9), Abromaitis (3), English (4), Grigonis (6), Niang (4) eta Hanley (-).
Partzialak: 15-18, 15-14, 25-24 eta 17-17.
5-24 eta 17-17.