Ostirala, 21:00
Baskoniak gorakadan dagoen Galatasaray hartuko du
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko taldea turkiarren aurka arituko da Euroligan bi porroten ostean, CSKA Moskuren eta Iberostar Teneriferen aurka.
Baskoniak, zaurituta, gorakadan dagoen Galatasaray hartuko du Buesa Arenan, Euroligako hamargarren jardunaldiko partidan.
Gasteizko taldeak CSKA Moskuren aurkako porrot mingarria jaso zuen Europako txapelketan, eta Endesa Ligan Iberostar Teneriferen kontra.
Turkiarrak, bestalde, hobetzen ari dira, eta Olinpiakosen, Darussafakaren eta Bartzelonaren aurkako azken neurketak irabazi dituzte. Oraindik, baina, ez dakite etxetik kanpo irabazten.
Turkiarren hobekuntzaren erruaren zati handia Baskoniako jokalari ohi Tibor Pleissek dauka. Sinan Guler eta Emir Preldzicekin batera, Erggin Ataman taldearen gakoetako bat da.
Ziur aski, Sito Alonsok ezin izango ditu Chase Budinger eta Rodrigue Baubois zelairatu. Baja garrantzitsuak izango dira baskonisten kanpoko jokoan.
kanpoko jokoan.kanpoko jokoan.kanpoko jokoan.