Itxi

Ostiralean, 20:15ean

Baskonia Panathinaikosen aurka arituko da, atsedenik gabe Euroligan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sito Alonsok esan duenez, Andrea Bargnani Atenasen egongo da, ostiralean 20:15ean, baina ez da ziurra partida jokatuko duenik.

Sito Alonsok Andrea Bargnani eramango du Atenasera / EFE.

Baskoniak Panathinaikosen aurka jokatuko du, ostiralean 20:15ean, Euroligako fase erregularraren 14. jardunaldian, asteazkenean Bartzelonari irabazi ostean Buesa Arenan.

Gasteiztarrak 9 garaipen eta 4 porrot dituzte Europako txapelketan.

Sito Alonso entrenatzaileak esan duenaren arabera, Andrea Bargnani taldearekin egongo da Grezian, baina ez dago ziur Panathinaikosen aurkako neurketa jokatuko duen. Italiarrak ez du oraindik alta medikoa, baina azterketak egingo dizkiote kantxaratu ahal duten ala ez ikusteko.

Alonsorentzat "positiboa" da jokalaria taldearekin egotea eta "laguntzea, jokatu ala ez". Entrenatzailearen arabera, "maila altuko gizon bat falta zaigu". "Taldea ondo bizirauten ari den arren berarik gabe, zenbat eta lehenago jokatu, hobeto guztiontzat", esan du Alonsok.

Panathinaikos "Euroligako talderik onenetariko bat da, lehiaketan eskarmentu handiko" jokalariekin. Entrenatzaileak "oso giro gogorra eta zaila" espero du Atenasen.

ro du Atenasen.

Albisteak (3)