Itxi

Endesa Liga

Baskonia-Real Madril, europar zaporea duen norgehiagoka

Erredakzioa

Buesa Arenan jokatuko da Endesa Ligako 15. jarunaldiko partida, astearte honetan, 19:30ean.

Baskonia. Argazkia: EFE

Baskoniak eta Real Madrilek astearte honetan jokatuko dute Buesa Arenan Endesa Ligako 15. jardunaldiko partida, 19:30ean. Bi taldeak berdinduta daude Euroligako sailkapeneko bigarren postuan, baina ligan Real Madril da liderra 11 garaipen eta 2 porroteko balantzearekin eta Baskoniak, aldiz, 8 garaipen eta 5 porroteko balantzea du.

Pablo Laso eta Sito Alonso entrenatzaileak elkarren aurka lehiatuko dira 14. aldiz Endesa Ligan eta balantzea Lasoren aldekoa da 8-5eko emaitzarekin. Denboraldi honetan behin jokatu dute elkarren aurka Baskoniak eta Real Madrilek eta Arabako taldea atera zen irabazle 87-91eko emaitzarekin. Real Madrilek ez du Buesa Arenan irabazi duela hiru urtetik. Lasok zuzentzen duen taldearen azken garaipena Gasteizen 2014. urteko otsailaren 15ean izan zen (74-90).

Andrea Bargnanik bajan jarraitzen du bere lesioa dela eta. Bestalde, taldekideak izan ziren Pablo Prigioni (Baskonia) eta Andres Nocioni (Real Madril) aurkari moduan ibiliko dira asteartean. Nocionik 300 partida beteko ditu Endesa Ligan, horietatik 212 norgehiagoka Baskoniarekin jokatu zituen.

jokatu zituen.

Albisteak (3)