Endesa Liga
Adam Hanga, jardunaldiko jokalaririk onena
eitb.eus
Gasteiz
22 puntu egin zituen Rio Natura Monbus Obradoiroren kontrako garaipenean (87-86).
Baskoniako Adam Hanga jokalaria izan da onena Endesa Ligako 21. jardunaldian.
Hegalekoak 34 puntuko balorazioa lortu zuen Buesa Arenan Rio Natura Monbus Obradoiroren aurka jokatutako neurketan. Hangak 22 puntu egin, eta 7 errebote hartu eta 4 asistentzia eman zituen.
87-86 irabazi zuen Sito Alonsoren taldeak, asko sufrituta.