Errege Kopa
Baskonia finalerdietan sartu da (90-81)
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldea Iberostar Teneriferi gailendu zaio final-laurdenetan eta Real Madril izango du aurkari finalerdietan.
Shane Larkinek egindako azken laurden bikainak Errege Kopako finalerdietan sartu du Baskonia. Arabarrek 90 eta 81 irabazi diote Iberostar Tenerife ACBLigako bigarren sailkatuari.
Baskonia finalerdietan da berriro, Buesa Arenan bildutako 5.000 zaleen babesarekin. Partida bizia jokatu dute bi taldeek; hala ere, etxekoak nagusia izan dira beti markagailuan, kanariarrek amore eman ez duten arren.
Larkinek partida ikaragarria jokatu du: 26 puntu eta 8 asistentzia egin ditu, eta 34ko balorazioarekin amaitu du norgehiagoka. Kim Tilliek eta Adam Hangak ere maila oso ona eman dute.
Teneriferi dagokionez, Georgios Bogris eta Marius Grigonis izan dira onenak, baina euren lana ez da nahikoa izan talde kanariarra historian lehen aldiz finalerdietan sartzeko.
Iberostar beti atzetik izan da markagailuan. Hala ere, azken minututan bost puntura hurbildu da Vidorretaren taldea, baina Baskoniak ez du lekua galdu eta 90 eta 81 nagusitu da azkenean.
Real Madril, finalerdietan
Arabarrek RealMadridl izango dute aurkari finalerdietan. Pablo Lasoren taldeak Morabanc Andorra kanporatu du 99 eta 93, partida bukaera polemiko batean. Finalerdia larunbatean jokatuko da, 18:30ean.
Fitxa teknikoa:
90 - Laboral Kutxa (22+23+16+29): Larkin (26), Beaubois (10), Hanga (16), Tillie (10), Voigtmann (3) -hasierako boskotea-, Bargnani (6), Budinguer (10), Laprovittola (-), Luz (1) eta Diop (8).
81 - Iberostar Tenerife (15+19+21+26): San Miguel (5), Grigonis (23), Doornekamp (7), Hanley (-), Bogris (18) -hasierako boskotea-, Richotti (-), Davin White (10), Abromaitis (11), Vázquez (2), Kirksay (5) eta Bassas (-).
Partzialak: 22-15, 45-34 (atsedenaldia), 61-55 eta 90-81 (amaiera).