Itxi

Euroliga

Baskonia lokatzetan sartu da (96-85)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gasteiztarrek Anadolu Efesekin galdu dute haren etxean eta orain turkiarrek 12 garaipen dituzte, arabarrek bezala.

Laprovittola, Baskoniakoa, eta Alex Kirk, Anadolu Efesekoa. Argazkia: Efe.

Baskoniak galdu egin du ostiral honetan Istanbulen Anadolu Efesekin Euroligan jokatutako partida (96-85). Turkiarrak aurkari zuzena dira play offetan sartzeko borrokan eta emaitza honi esker orain arabarrek beste garaipen dituzte, hamabi.

Sito Alonsoren taldearentzat, berriz, hirugarren porrota jarraian izan da eta burua altxa ezinda dabiltza Errege Kopan Real Madrilen aurka galdu ostean.

Azken 11 partidetatik lau bakarrik irabazi dituzte arabarrek Euroliga, Buesa Arenatik urrun. Arabarrek lehen laurdenean eutsi diote Efesi, baina bigarrenean iparra galdu dute eta hortik bukaera arte atzetik ibili dira markagailuan eta jokoan.

Rodrigue Beaubois izan da taldeko onena, 23 punturekin, horietariko 16 lehen zatian.

Beaubois Heurtel herrikidea eta Baksonia jokalaro ohia baino hobeto aritu da. Heurtelek 21 puntu egin ditu, eta Efesen jokalaririk onena izan da. Paul Brandon eta Honeycuttek ere maila ona eman dute.

 

Fitxa teknikoa

96-Anadolu Efes: Granger (-), Paul (14), Brown (12), Osman (3) y Dunston (15) --hasierako boskotea--; Thomas (9), Honeycutt (16), Balbay (-), Heurtel (21), Kirk (-), eta Mutaf (6).

85-Baskonia: Larkin (7), Beaubois (23), Hanga (20), Voigtmann (10) y Diop (2) --hasierako boskotea--; Bargnani (4), Budinger (4), Tillie (15), Laprovittola (-), Blazic (-) eta Luz (-).

Partzialak: 23-21, 47-38 (atsedenaldia), 73-60, 96-85 (amaiera).

 

 


t='utf-8'>

Albisteak (3)