Itxi

MVP Movistar

Shane Larkin, Endesa Ligako otsaileko jokalaririk onena

eitb.eus

Leer en Castellano

24 urteko jokalari estatubatuarrak otsaileko hiru partidetatik bi jokatu ditu (MoraBanc Andorra eta Tecnyconta Zaragoza), eta bestean atseden hartu du (Natura Monbus Obradoiro).

Shane Larkin. EFE

Shane Larkin Baskonia taldeko antolatzailea Endesa Ligako otsaileko MVP Movistar izendatu dute. Otsailean hiru partida besterik ez dira jokatu, Errege Koparen ondorioz, eta haietako bitan Jardunaldiko Jokalaria izendatu dute, jokatu zituen bietan, hain zuzen.

Gasteizko taldean lehen denboraldia egiten ari den 24 urteko jokalari estatubatuarrak otsaileko hiru partidetatik bi jokatu zituen (MoraBanc Andorra eta Tecnyconta Zaragoza), eta bestean atseden hartu zuen (Natura Monbus Obradoiro). Jokaturiko bi partidetan batez besteko 33,5eko balorazioa lortu zuen.

Hain zuzen, 20. jardunaldian Andorran jokaturiko partidan, Larkinek 21 puntu (5/2 bikoetan, 8/4 hirukoetan eta 7/5 jaurtiketa libreetan), 9 asistentzia eta 3 lapurreta lortu zituen, eta joan den igandean, Zaragozan, 30 puntu (7/7 bikoetan, 10/4 hirukotean eta 4/4 jaurtiketa libreetan), 6 asistentzia, 3 errebote eta 2 lapurreta.

"Taldekideek lan handia egin dute ni posizio onean utziz, eta pozik nago jaurtiketa horiek sartzeagatik, nire taldekideentzako jokatzeagatik eta taldeak partida horiek irabazten laguntzeagatik. Joko momentu onean nago eta mantentzea eta taldeari laguntzen jarraitzea espero dut", esan du Larkinek, ACBk zabaldutako adierazpenetan

adierazpenetan

Albisteak (2)