71-63
Baskonia sailkapeneko bigarren postuan da Valentziari irabazita
Erredakzioa
Arabako taldeak 71-63 irabazi du Buesa Arenan eta denboraldiko 16. garaipena lortu du Endesa Ligan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Baskoniak garaipena lortu du Valentziaren aurka (71-63) eta Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postuan kokatu da Arabako taldea, denboraldiko 16. garaipena lortuta.
Valentziak sendo ekin dio partidari; 2-5 irabazten hasi dira bisitariak eta sei puntuko aldea ere lortu dute (6-12). Lehen laurdenaren azken txanpan, ordea, Baskoniak aldeak murrizten hasi da, eta puntu bakarrera jarri da (11-12). Bigarren laurdenaren hasieran Arabako taldeak aurrea hartu du markagailuan eta sei puntuko abantaila lortu du Baskoniak (23-17). Norgehiagoka, ordea, etxeko taldearen aldeko 29-25eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean lehia parekatua izan da, baina Baskoniak bigarren laurdenean lortutako abantaila handitzea lortu du, sei puntuko abantila eskuratuta (49-43). Azken laurdenean Arabako taldeak aurkariak baino gehiago asmatu du erasoan eta defentsan; ondorioz, Baskoniak partida irabaztea lortu du (71-63).
Fitxa teknikoa:
71 - Baskonia (11+18+20+22): Larkin (14), Beaubois (18), Budinger (3), Tillie (7), Diop (5) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (5), Blazic (9), Laprovittola (6), Shengelia (2) eta Sedekerskis (2).
63 - Valentzia Basket (12+13+18+20): Van Rossom (10), Rafa Martínez (8), San Emeterio (6), Sikma (13), Dubljevic (5) -hasierako bostekoa-, Vives (-), Sastre (2), Sato (6), Will Thomas (-), Oriola (13) eta Puerto (-).
Epaieak: Miguel Angel Perez Perez, Luis Miguel Castillo eta Jacobo Rial.
a Jacobo Rial.