Itxi

Gaur, 19:00etan

Serieburu izateko dituen aukera eskasak baliatu nahi ditu Baskoniak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabarrak final-laurdenetarako sailkatuta daude, zazpigarren dira eta azken bi jardunaldietan playoffetatik kanpo geratu diren bi aurkari izango dituzte.

Sito Alonso, bere jokalariei aginduak ematen. Argazkia: Efe.

Baskoniak Galatasarayren aurka jokatuko du Euroligako azken aurreko jardunaldian (gaur, 19:00etan). Turkiarrak playoffetatik kanpo daude, eta Baskoniak laugarren postua lortzeko duen azken oztopoetako bat dira. Arabarrak laugarren izan nahi dute, playoffetan serieburu izan eta kantxa-faktorea alde izateko.

Sito Alonsoren taldeak ziurtatuta dauka playoffetan jokatzea, zazpigarren dira sailkapenean eta azken bi jardunaldietan playoffetatik kanpo geratu diren bi talderen aurka neurtuko dituzte indarrak: Galatasaray eta Zalgiris Kaunas. Ondorioz, aukera ona du sailkapenean gora egiteko, fase erregularra bukatu aurretik.

Arabarrak zazpigarren dira 16 garaipen eta 12 porrotekin, eta laugarren postua lortzea "sari potoloa" litzateke. Hala ere, Sito Alonsok eta bere jokalariak jakin badakite erronka zaila dutela, aurretik baitituzte Fenerbahce (17-11), Panathinaikos (17-11) eta Anadolu Efes (16-12). Eta atzetik ere bada arriskurik, Izar Gorriak 15 garaipen eta 13 porrot dituelako.

Aukera gehiago dituzte bosgarren edo seigarren izateko. Hori lortuz gero, playoffetan Real Madrilekin eta CSKA Moskurekin jokatzea saihestuko lukete, titulua lortzeko bi faborito nagusiak. Nolanahi ere, Olinpiakos (hirugarren) edo beste edozein aurkari lanak emango lizkieke gasteiztarrei.

eiztarrei.

Albisteak (3)