Buesa Arenan
Porrot batekin eman dio amaiera Baskoniak fase erregularrari (79-84)
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek ez dute neurketa ona egin eta ostiralera arte itxaron beharko dute play-offetako aurkaria zein den jakiteko.
Baskoniak ezin izan dio Zalgiris Kaunasi irabazi, eta CSKA Mosku edo Real Madril izango ditu aurkari Lauko Finalean sartzeko kanporaketetan.
Arabarrek ez dute partida ona egin eta gakoa hirugarren laurdenean egon da. Laurden horretan, Chase Budingerrek eta Aadam Hangak launa falta pilatu dituzte.
Ostiralean jokatuko den Darussafaka-Izar Gorria partidak erabakiko du zein izango den Sito Alonsoren aurkaria play-offetan. Serbiarrek irabazten badute, Real Madrilen aurka neurtu beharko dituzte indarrak arabarrek.
Shane Larkinen jokoa ez da nahikoa izan lituaniarrak mendean hartzeko, batez ere Shengeliak ezin izan duelako jokatu, gripeak jota. Bisitarien jokalaririk onenak Kevin Pangos, Leo Westermann eta Paulius Jankunas izan dira.
Fitxa teknikoa
79 - Baskonia (16+24+16+23): Larkin (20), Beaubois (16), Budinger (2), Tillie (13), Diop (6) —hasierako boskotea—, Blazic (12), Voigtmann (4), Hanga (6), Rafa Luz (-) eta Laprovittola (-).
84 - Zalgiris Kaunas (21+20+27+16): Pangos (15), Westermann (13), Ulanovas (12), Jankunas (10), Lima (5) —hasierako boskotea—, Kavaliauskas (4), Motum (13), Javtokas (-), Milaknis (6), Seibutis (2) eta Lekavicius (4).