Euroliga
CSKA Moskuren aurka jokatuko du Baskoniak final-laurdenetan
Agentziak | Erredakzioa
Kanporaketak bost partidetara jokatuko dira apirilaren 18tik maiatzaren 2ra.
CSKA Mosku Euroligako egungo txapelduna izango da Baskoniaren aurkaria Euroligako final-laurdenetan. Errusiarrek alde izango dute kantxa faktorea.
Final-laurdenak bost partidara jokatuko dira, apirilaren 18tik maiatzaren 2ra. Lehenengo bi partidak sailkapen hobea lortu duen taldearen etxean jokatuko dira, hau da, CSKAren etxean; hirugarrena eta laurdena, beharrezkoa balitz, Gasteizen, eta bosgarrena, berriz, Errusian.
Final-laurdenetako kanporaketa gainditzen duten taldeak Lauko Finala jokatuko dute, Istanbulen. Finalerdiak maiatzaren 19an jokatuko dira eta final handia maiatzaren 21ean.
Euroligako final-laurdenak:
Playoff A Real Madril (ESP) - Darussafaka (TUR)
Playoff B Panathinaikos (GRE) - Fenerbahce (TUR)
Playoff C Olinpiakos (GRE) - Andadolu (TUR)
Playoff D CSKA Mosku (RUS) - Baskonia (ESP)
Lauko finalean
Finalerdiak
A irabazlea - B irabazlea
C irabazlea - D irabazlea