Itxi

86-82

Baskoniak ezin izan du Real Madril menderatu

Erredakzioa

Arabako taldeak 86-82 galdu du Pablo Lasok zuzentzen duen taldearen aurka partida ona jokatu ostean. Azken minutuan gehiago asmatu du etxeko taldeak eta garaipena lortu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak 86-82 galdu du Real Madrilen aurka Endesa Ligako partida. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak norgehiagoka ona jokatu du, baina azken minutuan Real Madril finago ibili da, eta garaipena lortu du.

Ondo ekin dio partidari Arabako taldeak eta lehen hamar minutuetan aurkariak baino hobeto jokatu du. Honen ondorioz, Baskoniak bi puntuko abantaila eskuratu du (16-18). Bigarren laurdenean, ordea, Real Madril nagusi izan da. Baskoniak ez du gaizki jokatu, baina Lasok zuzentzen duen taldea hobeto ibili da erasoko zein defentsako lanean. Hau dela eta, Real Madril iritsi da abantaialrekin atsedenaldira (40-37).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, etxeko taldeak nagusi izaten jarraitu du. Baskoniak zailtasunak izan ditu saskiraketak lortzeko eta Real Madrilek abantaila handitu du hirugarren laurdenaren amaieran (65-59). Azken laurdenean, lehia estu joan da. Baskoniak aldeak murriztea lortu eta aurrea ere hartu du markagailuan (73-74) amaierarako hiru minutu falta izan direnean. Garaipena azken minutuan erabaki da, eta amaierako 60 segundoetan Real Madrilek gehiago asmatu du aurkariaren saski aurrean eta garaipena eskuratu du (86-82).

Fitxa teknikoa:

86 - Real Madril (16+24+25+21): Randolph (13), Rudy Fernandez (2), Ayon (7), Llull (11) eta Jeff Taylor (5) -hasierako bostekoa- Draper (-), Nocioni (2), Doncic (15), Felipe Reyes (9), Carroll (11) eta Hunter (11).

82 - Baskonia (18+19+22+23): Larkin (16), Voigtmann (13), Hanga Adam (11), Tillie (9) eta Budinger (10) -hasierako bostekoa- Beaubois (19), Blazic (-), Diop (4), Laprovittola (-) eta Rafa Luz (-).

Epaileak: Miguel Angel Perez, Jose Ramon Garcia eta Juan de Dios Oyon.

 

 

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)