Garaipena Buesa Arenan
Hirugarren laurden bikainak garaipena eman dio Baskoniari (95-90)
Agentziak | Erredakzioa
Kanariarrak nagusi izan dira lehen zatian, baina arabarrek erakustaldia eman dute hirugarren laurdenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Baskonia Herbalife Kanaria Handiari gailendu zaio hirugarren laurdenean egindako lan bikainari esker (95-90). Ondorioz, arabarrek Endesa Ligako lehen postuetako lehian jarraitzen dute.
Taldeko lan oso ona egin dute Sito Alonsoren jokalariek, eta horri esker Darko Planinic eta Kyle Kuric bezalako jokalariak mendean hartzea lortu dute. 20na puntuko balorazioa izan dute biek.
Lehen bi laurdenak kanariarrenak izan dira, baina hirugarrenean irauli da partida, eta emaitza. Baskoniak joko bikaina egin eta aurkaria jipoitu du. Hala ere, garaipena lortu arren, gasteiztarrek ez dute basket averagea euren alde jartzea lortu, joanekoan Herbalifek garaipen zabala lortu baitzuen.
Fitxa teknikoa
95 - Baskonia (21+17+40+17): Luz (-), Beaubois (16), Hanga (24), Tilie (5), Diop (6) -hasierako boskotea- Voigtmann (6), Larkin (11), Budinger (15), Blazic (3), Shengelia (4) eta Laprovittola (5).
90 - Herbalife Gran Canaria (18+28+21+26): McCalebb (14), Salin (5), O'Neale (8), Pablo Aguilar (13), Planinic (13) -hasierako boskotea-, Báez (8), Pasecniks (10), Oliver (3), Rabaseda (-) eta Kuric (16).
¿| Nos hemos colado en el vestuario para compartir con todos la celebración del equipo ¿¿. Grandes ¿. @ACBCOM #GoazenBaskonia pic.twitter.com/5zzkQC2ZEH
— Saski Baskonia (@Baskonia) 14 de abril de 2017