Itxi

Euroliga, final-laurdenak

Kanporaketa maldan gora jarri zaio Baskoniari (84-82)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sito Alonsoren taldea garaipena lortzear izan da, baina errusiarrek bi jaurtiketa libre eduki dituzte azken segundoan eta garaipena Moskun geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskonia balentria lortzear izan da, baina Kyle Hinesek azken segundoan sartutako bi jaurtiketa libreek errusiarrei eman die garaipena, 84-82. Horrela, CSKA Mosku 2 eta 0 jarri da aurretik final-laurdenetako kanporaketan.

Lehenengo neurketan gertatu bezala, arabarrek garaipena eskura izan dute. Azken laurdenean, 15 eta 24ko partziala egin dute, baina azken momentuan sari barik geratu dira.

Lehen zatian, norgehiagoka nahiko orekatua joan da, baina atsedenaldiaren ostean Milos Teodosicen 13 puntuek aldea zabaldu dute CSKAren alde. Abantaila behin betikoa zirudien arren, Baskoniak ez du amore eman eta aldea murriztu du, Nico Laprovittolaren eta Jaka Blazicen bidez.

Neurketa berdintzea ere lortu dute (82-82), Beauboisek sartutako hirukoari esker. 21 puntu egin ditu guztira. Ondoren, baina, Kyle Hinesek ez du jaurtiketa libreetako marratik hutsik egin, eta CSKAk eskuratu du garaipena (84-82).

Fitxa teknikoa

84 - CSKA Mosku (21+19+29+15): Jackson (7), De Colo (10), Kurbanov (8), Vorontsevich (2), Hines (10) —hasierako boskotea—, Khryapa (6), Teodosic (16), Augustine (9), Fridzon (8) eta Higgins (8).

82 - Baskonia (20+15+23+24): Larkin (8), Hanga (6), Budinger (12), Shengelia (3), Voigtmann (10) —hasierako boskotea—, Tillie (10), Diop (7), Beaubois (21), Laprovittola (3), Blazic (2) eta Luz (-).


t='utf-8'>

Albisteak (3)

Bideoak (1)