Ofiziala
Andrea Bargnanik ez du Baskonian jarraituko
eitb.eus
Jokalariak eta klubak akordioa sinatu dute euren arteko harremanari amaiera emanez.
Saski Baskoniak prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Andrea Bargnani jokalariak ez duela talde gasteiztarrean jarraituko.
Kontratua bertan behera utzi dute eta italiarrak Baskonia utzi beharko du. Jose Kerejetaren kluba 'zorte ona' opa dio jokalariari bere etorkizunean.