Itxi

75-79

Baskoniak porrota jaso du Unicajaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 75-79 galdu du Buesa Arenan eta oso zail izango du Endesa Ligako fase erregularra sailkapeneko lehen bi postuetan amaitzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak porrota jaso du Unicajaren aurka (75-79) Buesa Arenan. Ondorioz, ia ezinezko du Endesa Ligako fase erregularra lehen postuan bukatzea eta oso zail dauka bigarren postua eskuratzea ere.

Lehen laurdenean, bi taldeetako bat ere ez da gai izan aurkariaren erasoko jokoa gelditzeko, eta, ondorioz, hasierako hamar minutuak berdinduta amaitu dira (23-23). Bigarren laurdenean ere, parekotasuna izan da nagusi. Bi taldeek ondo irakurri dute nola apurtu behar zuten aurkariaren defentsako lana. Hala ere, puntu bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira Malagako taldea (35-36).

Norgehiagokaren gidoia ez da aldatu atsedenaldiaren ostean. Neurketak parekatuta jarraitu du, baina Unicaja Baskonia baino pixka bat hobea izan da hirugarren laurdenean, eta hiru puntuko errentarekin ekin dio azken laudenari (56-59). Amaierako hamar minutuetan, Unicajak zortzi punturainoko abantila lortu du (58-66), baina Baskoniaren erantzuna garaiz iritsi da, eta berriro parekatu da lehia. Azken txanpan, ordea, Baskonia kaskar ibili da aurkariaren saski aurrean, eta Unicajak lortu du garaipena azkenean (75-79).

Fitxa teknikoa:

75 - Baskonia (23+12+21+19): Laprovittola (-), Beaubois (13), Hanga (10), Shengelia (12), Voigtamnn (8) —hasierako bostekoa—, Blazic (4), Diop (4), Tillie (-), Larkin (24), Sedekerskis (-) eta Luz (-).

79 - Unicaja (23+13+23+20): Fogg (5), Smith (17), Dani Díez (8), Brooks (2), Musli (4) —hasierako bostekoa—, Lafayette (8), Waczynski (4), Nedovic (17), Alberto Diaz (1), Suarez (6), Okouo (-) eta Omic (5).

Epaileak: Carlos Peruga, Luis Miguel Castillo eta Andres Fernandez.

dres Fernandez.

Albisteak (3)

Bideoak (1)