Itxi

3 urte gehiago

Toko Shengelia, 2020ra arte Baskonian

eitb.eus

Leer en Castellano

Georgiako jokalaria gustura sentitzen da Gasteizen eta bere kontratua berritu du.

Toko Shengelia

Baskonia saskibaloi taldeak asteazken honetan iragarri du Tornike Shengelia jokalariaren kontratua berritu duela, eta horrela, hegal-pibot georgiarrak 2020ko ekainaren 30a arte jokatuko du talde gasteiztarrean. Shengeliak 138 partida jokatu ditu Baskoniaren kamisetarekin eta denboraldi honetan taldeko motorretako bat izan da.

Endesa Ligan partidako 10.6 puntu eta 5 erreboteko batez bestekoak izan ditu, 12.6 puntuko balorazioa erdiesteko.

Euroligako batez bestekoak 10.8 puntu eta 4.4 errebote izan dira, 12 puntuko balorazioa lortzeko. "Taldeak Europako onenekin lehian jarraituko du denboraldi berri eta itxaropentsuan, eta dagoeneko planifikatzen hasi gara, gure erreferenteetako bat taldean jarraituz", adierazi du talde gasteiztarrak prentsa ohar batean.

Shengeliak 25 urte ditu eta Valentzia Basket taldeko harrobian trebatu zen, lehen taldean jokatu aurretik. 2010ean Belgikako Ligara joan zen eta han bi denboraldi egin zituen. 2012an NBAra jauzi egin zuen eta 45 partida jokatu zituen Brooklyn Nets eta Chicago Bulls taldeetan. Ondoren Endesa Ligara itzuli zen, Baskonian jokatzeko, eta Gasteizen egin ditu azken hiru denboraldiak.

 

Albisteak (2)