Hiru urteren ostean
Baskonia utzi eta Olinpiakosen jokatuko du Kim Tillie frantziarrak
Agentziak | Erredakzioa
Jokalariak hiru denboraldi eman ditu Gasteizko taldean.
Kim Tillie jokalari frantziarrak Baskonia utzi eta Greziako Olinpiakos taldean jokatuko du datozen bi denboraldietan.
Olinpiakosek berak eman du fitxaketaren berri bere webgunean. Tilliek hiru denboraldi eman ditu Gasteizen.
Hiru urte horietan, Tilliek 115 partida jokatu ditu Endesa Ligan, batez beste 8 puntu eta 4 errebote eginda.
Euroligan, berriz, 85 partida jokatu ditu, batez beste 6 puntu eta 4 errebote eginda.
Vitoria ha sido mi casa por 3 años, quiero agradecer a el club, la ciudad , y a todos los aficionados por el apoyo y el cariño 1/2
— Kim Tillie (@ktillie) 2 de julio de 2017
que hemos recibido. Es seguro que os voy a hechar de menos !! Mila esker ! 2/2
— Kim Tillie (@ktillie) 2 de julio de 2017