Itxi

Fitxaketa

Baskoniak Matt Janning jaurtitzailea fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bi hileko kontratuarekin iritsiko da Gasteizera, Jordan McRae lesionatuaren lekua hartzera.

Matt Janning. Argazkia: Saski Baskonia (@Baskonia)

Baskoniak Matt Janning jaurtitzaile estatubatuarra fitxatu du hurrengo bi hilabeteetarako, lesionatuta dagoen Jordan McRaeren hutsunea betetzeko asmoz.

Gasteiztarrak azkar mugitu dira merkatuan, eta Euroligan eskarmentua duen jokalari bat eskuratu dute; izan ere, Montepaschi Siena eta Anadolu Efes taldeetan aritu baita lehiaketa horretan.

Janningek bi hilabeteko kontratua sinatu du, hau da, Jordan McRae bajan egongo den epealdi bera, eta eskolta posizioa betetzera dator talde gorri-urdinera, Rodrigue Beaubois frantziarrak betetzen duen bera. Azken hori ere lesionatuta dago, eta oraindik ez dakite noiz egongo den taldera itzultzeko moduan.

Matt Janningek 29 urte eta 1,93 metro ditu, eta Lokomotiv Kuban taldean jokatu zuen joan zen denboraldi erdia, Hapoel Jerusalemen egon ostean.

Talde errusiarrean 17 partida jokatu zuen guztira Eurocup txapelketan, eta honako batezbestekoak izan zituen: 11,3 puntu, 2,6 errebote eta 2,6 asistentzia.

,6 asistentzia.

Albisteak (3)