Itxi

Endesa Liga

Baskoniak galdu egin du Herbalifen etxean (100-82)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Prigioniren taldea ez da erasoan fin ibili eta atzetik joan da markagailuan partida guztian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak Herbalife taldeari Kanarietan irabazteko zailtasunekin jarraitzen du. Larunbat honetan ere galtzaile atera dira gasteiztarrak, 100 eta 82.

Pablo Prigioniren taldea hotz atera da kantxara, erritmorik gabe, eta Herbalifek ondo aprobetxatu du egoera markagailuan aldea zabaltzen hasteko.

Kanariarrak 18 eta 8 aurreratu dira lehen laurdena amaitzeko 3 minutu eta 35 segundoren faltan. Hortik aurrera, Jason Granger agertu da eta bere hirukoei esker Baskonia 20 eta 16 hurbildu da. Hala ere, Herbalifek jokoa kontrolpean izan du eta atsedenaldira 27 eta 18ko emaitzarekin joan dira.

Bigarren laurdenaren hasieran, gasteitarrek 0 eta 5eko partziala egin eta 27-23 jarri dira. Granger bikain aritu da, jaurtiketetan asmatuz, eta horri esker etxeko taldeak hiru puntuko aldearekin bakarrik joan da atsedenaldira (46-43).

Atsedenaldiaren ostean, Grangerrek eta Shengeliak taldeari eutsi diote, eta hirugarren laurdenaren amaiera Prigioniren taldea bizirik iritsi da (79-70).

Azken laurdenean, arabarren jokoak behera egin du nabarmen eta kanariarrek oso erraz izan dute garaipena. 100 eta 82 gailendu dira azkenean. Baskoniak zortzi partida jarraian daramatza Kanaria Handian garaipenik lortu gabe.

 

Fitxa teknikoa

100 - Herbalife Gran Canaria (27+19+33+21): Mekel (6), McKissic (4), Eriksson (22), Báez (8) eta Pasecniks (7) -hasierako boskotea-, Oliver (17), Seeley (11), Balbin (11), Paulí (10) eta Aguilar (4).

82 - Baskonia (18+25+27+12): Marcelinho (2), Beaubois (3), Timma (2), Shengelia (21) eta Diop (8) -hasierako boskotea-, Vildoza (3), Voigtmann (3), Janning (8), Granger (28), Poirier (1), Martínez (-) eta Delfino (3).

ta Delfino (3).

Albisteak (3)

Bideoak (1)