Kargua utzi du
Pablo Priogionik dimisioa eman du Baskoniako entrenatzaile gisa
Agentziak | Erredakzioa
Teknikari argentinarrak barkamena eskatu nahi izan die bai taldeari, bai zaleei, eta ez du aitzakia gisa erabili nahi izan taldeak izandako lesio kopurua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pablo Prigioni argentinarrak dimisioa eman du asteazken honetan Baskoniak Valentzia Basketen aurka 63-80 galdu eta gero, Euroligako hirugarren jardunaldian.
"Etsita nago klubak niregan jarri zituen asmoak ezin beteta nabilelako", adierazi du dagoeneko Baskoniako teknikari ohia denak. Hori dela eta, barkamena eskatu nahi izan die bai taldeari, bai zaleei.
"Ez dio kalte gehiago eragin nahi klubari, ezta jokalariei ere, eta nahiago dut taldea beste pertsona baten eskuetan utzi, bizi duen tristezia egoeratik ateratzen lagunduko diona", azaldu du Prigionik bere agurrean.
"Asko mintzen nau kluba horrela uzteak, gaizki sentitzen naiz eta arduradun", gaineratu du.
Azkenik, ez du aitzakia gisa erabili nahi izan taldeak izandako lesio kopurua eta egutegiaren zailtasuna.
Mila esker, Pablo! Thanks for all! Gracias y suerte @PPrigioni9, siempre serás uno de los nuestros.
— Saski Baskonia (@Baskonia) 26 de octubre de 2017
¿ https://t.co/j6PoSA2uOM pic.twitter.com/kRxCCP9c8o