Gaur, 20:30ean
Baskonia-Real Madril, maila handiko partida Euroligan
Erredakzioa
Astearte iluntzean jokatuko da, 20:30ean hasita, Gasteizen, Buesa Arena pabiloian.
Baskoniak bigarren garaipena bilatuko du Euroligan Real Madrilen aurka astearte honetan. Partida 20:30ean hasiko da, Buesa Arena pabiloian. Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak hobekuntza nabarmena izan du azken jardunaldietan, eta Real Madril bolada kaskarrean da.
Talde bisitariak bajan ditu Ognjen Kuzmic eta Gustavo Ayon, baina Walter Tavares erraldoia fitxatu berri du. Baskonian, aldiz, Jordan McRae jokatzeko prest dago.
Arabako taldeak garaipen bakarra du Euroligan, eta Real Madrilek lau partida irabazi ditu. Fabian Caseur Baskoniako jokalari ohia Buesa Arenara itzuliko da, baina Real Madrilen elastikoarekin.