Gaur, 20:30ean
Baskoniak etekina atera nahi dio Unicajaren momentu txarrari
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek Euroligan jokatuko duten 400. partida izango da. Bartzelona Lassak, Olinpiakosek eta CSKA Moskuk bakarrik jokatu dituzte neurketa gehiago.
Fenerbahceren aurka galdu ostean, Baskoniak bide onera itzuli nahi du Malagako Unicajari Buesa Arenan irabazita. Andaluziarrak bolada txarrean murgilduta daude, azken lau partidak galduta.
Duela bi urte jokatu zuten bi taldeek elkarren aurka Euroligan, eta Joan Plazaren taldea nagusitu zen orduan, 93-84.
Oraingoan, oso antzeko egoeran daude biak: gasteiztarrek lau garaipen eta sei porrot dituzte; Unicajak, berriz, hiru garaipen eta zazpi porrot.
Hala ere, joera oso ezberdinak dituzte azken asteetan. Malagako taldeak azken lau partidak galdu ditu, eta arabarrek, aldiz, azken lau neurketatik hiru irabazi dituzte.
Bi entrenatzaileek baja eta zalantza garrantzitsuak dituzte. Joan Plazaren taldean, Jeff Brooks eta Nemanja Nedovic zalantzan daude, eta Baskonian, berriz, Ilimane Diop, Jordan McRae eta Patricio Garino, bajan. Gainera, baliteke Jayson Grangerrek ez jokatzea, orkatila bihurritu baitu.
Gaurkoa arabarrek Euroligan jokatuko duten 400. partida izango da. Bartzelona Lassak, Olinpiakosek eta CSKA Moskuk bakarrik jokatu dituzte neurketa gehiago lehiaketa horretan.
aketa horretan.