Itxi

4. jardunaldia

Granada-Caja Laboral (81-85): Garaipen nekeza

Erredakzioa

Gasteiztarrek azken laurdenean eman diote markagailuari buelta. Teletovicek 18 puntu egin ditu eta Baracek 14.

Landutako garaipena eskuratu du Caja Laboralek Granadaren aurka (81-85). Hasieratik maldan gora jarri zaio partida Baskoniari eta gakoa azken laurdenean izandako erantzuna izan da.

Etxeko taldeak ezustean hartu du Baskonia partidako lehen zatian. Dusko Ivanovicen gizonek puntu bateko desabantailarekin ekin diote bigarren laurdenari (19-18) eta atsedenaldian Granada zen nagusi argi eta garbi, 44-32.

Gasteiztarren jokoa hirugarren laurdenean hobetu da eta aldeak murriztu dituzte (66-60). Susperraldia azken hamar minutuetan izan da, markagailuari buelta eman diote. Teletovicek 18 puntu egin ditu eta Baracek 14.

- Fitxa teknikoa:

81 - CB Granada (19+25+22+15): Gianella (15), Karl (2), Ingles (15), Kurz (20), Prendes (4) -hasierako bostekoa- Stefansson (10), Korolev (15).

85 - Caja Laboral (18+14+28+25): Logan (8), Oleson (9), San Emeterio (10), Teletovic (18), Barac (14) -hasierako bostekoa-, Rivas (-), Rancik (8), Huertas (10), Bjelica (8).


Albisteak (1)