Itxi

EUROLIGAko 13. jardunaldia

Baskoniak galdu egin du Milanen, azkenaren etxean (92-85)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gasteiztarrek berandu erreakzionatu dute 25 puntuz galtzen egon eta gero.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak balentria gauzatzeko zorian egon da asteazken honetan, zeren Armani Milanen sormenaren aurrean blokeatuta ibili eta markagailuan 25 puntugatik galtzen jarri ostean, markagailua asko estutu baitu azken txanpan, baina azkenerako 92-85 galdu du Italian.

Garaipen horrekin Milanekoek lau porroteko bolada txarrari agur esan diote, gasteiztarrek, berriz, bere ibilbide ona eten dute.

Milaneko jaurtitzaileen kalitateak (Andrew Goudelock: 15 puntu; Curtis Jerrell: 15 puntu eta 7 asistentzia) eta Arturas Gudaitisek saski azpian egindako ekarpenak (23ko balorazioa) ilusioa eraman diote berriz ere Simone Pianigianik zuzentzen duen taldeari.

Baskoniak, bere aldetik, faltan bota du taldeko jokalari batzuk jokatzeko moduan ez egotea; dena dela, Tornike Shengelia zein Rodrigue Beaubois fin ibili dira 19 eta 15 punturekin, hurrenez hurren.

Modu horretan, Lonbardiako hiriburuan izandako porrotarekin (agertoki horretan Euroligan bata bestearen atzetik pilatzen duen laugarrena) Baskoniak 6 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte txapelketan. Hurrengo jardunaldietan Bartzelona Lassa (ostiral honetan) eta CSKA (datorren astean) hartuko ditu Buesa Arenan.

Fitxa teknikoa:

Armani Olimpia Milán 92 (27+22+27+16): Theodore (12), Goudelock (15), Micov (12), Jefferson (7) eta Tarczewski (5) –hasierako bostekoa–, M'Baye (4), Gudaitis (10), Jerrells (15), Bertans (3), Cinciarini (2), Kalnietis (3) eta Pascolo (4).

Baskonia 85 (25+12+21+27): Vildoza (7), Janning (8), Timma (6), Shengelia (6) eta Voigtmann (19) –hasierako bostekoa–, Huertas (11), Beaubois (15), Kevin Jones (0), Poirier (10) eta González (3).

Epaileak: Sasa Pukl (Eslovenia), Jakub Zamojski (Polonia) eta Robert Vyklicky (República Checa). M'Baye eta Timma kaleratu dituzte

aleratu dituzte

Albisteak (3)

Bideoak (1)