Ostirala, 20:30
Baskoniak Euroligako liderra hartuko du
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen buruan dago CSKA Mosku, 11 garaipenekin. Baskoniak playoffetako postuetara heldu nahi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Baskoniak CSKA Moskuren aurka arituko da Buesa Arenan, ostiralean 20:30etan, urteko azken neurketan. Europako txapelketako liderra Gasteizera itzuliko da, aurreko denboraldian baskonistak final-laurdenetatik kanpo utzi zituztenetik.
CSKAk kanporaketa horretako hiru neurketak irabazi zituen, baina horietako bitan bi puntuko aldea baino ez zuen atera, eta bestean, zortzi. Bukaerako 3-0ekoa engainagarria da.
Aurtengo Euroliga irabazteko hautagaiak dira errusiarrak. Sasoi onean daude, sailkapen buruan Olinpiakosekin berdinduta (11-3). Buesa Arenan irabazita, neguko txapeldunak izango lirateke.
Baina Baskonia ere momentu onean dago, eta errebantxa nahi du. Euroligako azken lau jardunaldietatik hirutan irabazi dute, eta gertu dituzte playoffetako postuak, 7na garaipen eta porrotekin.
Patricio Garino osatuta dago eta, masailezurra babestuta bada ere, berriz agertu liteke. Rinalds Malmanis zalantza da, eta Ilimane Dip, Jordan McRae eta Luca Vildoza, baja.
Tornike Shengelia Euroligako azken jardunaldiko MVPa izan zen, eta Vincent Poirierrekin batera, aurkaria gelditzeko armarik onena da. CSKA Moskuk Leo Westermannen baja dauka.
nen baja dauka.