Itxi

EUROLIGA: 16. JARDUNALDIA

Baskoniak ezin izan du garaipenik lortu Fenerbahceren kantxan (79-74)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Shengelia georgiarra izan da, beste behin, gasteiztarren aldetik jokalaririk eraginkorrena, eta 22 puntuko balorazioa eskuratu du.

Rodrigue Beaubois saskiratze bat egiteko zorian. Argazkia: EFE

Baskoniak galdu egin du ostiral honetan Fenerbahceren aurka, Euroligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion partidan. Gasteiztarrek estu hartu dute egungo txapelduna, markagailuan aurretik ere egon baitira; alabaina, ez dira oso fin aritu azken minutuetan, eta hortxe joan zaie norgehiagoka.

Pedro Martinezen mutilak ez dira talde turkiarra baino gutxiago izan haren etxean, baina partidaren zati handi batean zehar aurretik joan eta gero, azken laurdenean nekea igarri eta amore eman behar izan dute.

Brad Wanamaker eta Marko Guduric izan dira etxekoen garaipena eraiki duten jokalariak. Baskoniaren aldetik, ordea, Tornike Shengelia georgiarra izan da, beste behin, gasteiztarren aldetik jokalaririk eraginkorrena, eta 22 puntuko balorazioa eskuratu du (15 puntu eta sei errebote).

Gaurko partidaren ostean, Baskoniak zortzi onenen artean sartu ezinik segitzen du (7-9).

Nunallyren kolpe gaiztoa

Norgehiagokako unerik zailena, James Nunnally jokalari estatubatuarrak bizitakoa izan da. Kontraeraso batean saskia birrindu du, baina oso modu txarrean erori da lurraren aurka. Ulker Arenako jarraitzaileak mutututa geratu dira, baina itxura Obradobic turkiarren entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, jokalariak ez du ezer larririk.

Fitxa teknikoa:

Fenerbahce Dogus 79 (18+18+27+16): Muhammed (3), Mahmutoglu (-), Guduric (18), Melli (9) eta Thompson (12) -hasierako bostekoa-, Nunnally (5), Datome (-), Sloukas (4), Vesely (9), Wanamaker (16), Duverioglu (-) eta Guler (3).

Baskonia 74 (22+16+21+15): Huertas (2), Janning (10), Garino (2), Shengelia (15) eta Poirier (6) -hasierako bostekoa-, Granger (7), Beaubois (4), Voigtmann (11), Kevin Jones (4), Timma (10), Diop (-) eta Vildoza (3).

Epailea: Sasa Pukl (Eslovenia), Sreten Radovic (Croacia) eta Jakub Zamojski (Polonia). Ez da kanporaturik izan.

Partzialak: 18-22, 18-16, 25-21 eta 16-15.

Albisteak (3)