Lesioa
Jordan McRaek denboraldi osoa galduko du, sorbaldako ebakuntzaren ondorioz
Agentziak | Erredakzioa
Egoera ikusita, Baskoniak eta jokalariak bien arteko kontratua etetea adostu dute.
Jordan McRae jokalariari ebakuntza egingo diote astelehenean, ezkerreko sorbaldan, eta denboraldi osoa jokatu gabe emango du, Baskoniak aditzera emandakoaren arabera.
Horrez gain, talde arabarrak eta jokalari estatubatuarrak bien arteko kontratua etetea adostu dute.
McRaeri artroskopia egingo diote ezkerreko sorbaldan eta "bost hilabete inguru" emango ditu bajan, Baskoniako osasun zerbitzuen arabera. Ebakuntza Mikel Sanchez traumatologoak egingo dio, Gasteizen bertan.
Estatubatuarra irailaren 15ean lesionatu zen, Baskoniak Logroñon jokatutako denboraldiaurreko partida batean. Ondoren, lau partida ofizial jokatu zituen Baskoniarekin, baina ezin izan zituen molestiak gainditu.
Baskoniak "lesioa ahalik eta lasterren eta ondoen sendatzea" eta "zorterik onena" opa dio "maila profesionalean zein pertsonalean".
Thank you so much baskonia it’s been a rough year for me but my teammates were there for me and made it easy for me. Love the time I spent here good luck to great teammates!!!!!!!!!!! Until next time ¿¿
— Jordan McRae (@JordyMac52) 6 de enero de 2018