Itxi

Euroliga

Khimki-Caja Laboral (64-60): Euroligako aurreneko porrota

Erredakzioa

Baskoniarrek ezin izan dute Sergio Scarioloren taldearen defentsa erraztasunez gainditu eta denboraldiko lehendabiziko porrota jaso dute Europako txapelketa nagusian.

Caja Laboral Baskoniak ezin izan du Khimki gainditu (64-60) eta denboraldi honetako Euroligako aurreneko porrota jaso du.

Ivanovicen taldeak zailtasun ugari izan ditu talde errusiarraren defentsa gainditzeko eta ezin izan du erraztasunez puntuak batu.

Scarioloren Khimki taldeak, Keith Langforden partida paregabearekin (25 puntuko balorazioa) eta taulapean Benjamín Ezek egindako lan ederrarekin, bere armak erabili ditu jardunaldiko "ezustekoa" gauzatzeko.

Puntu gutxiko partidan, Caja Laboral Baskoniak 16 baloi galdu ditu eta azkenean erabakigarria izan da jokoaren alor hori.

Estatistikak.

Informazio gehiago (2)