Ofiziala
Kevin Jonesek ez du Baskonian jarraituko
eitb.eus
Guztira 19 partida jokatu ditu estatubatuarrak talde gasteiztarrarekin, baina Baskoniak ez duela jarraituko esan du.
Kevin Jonesen etorkizuna Gasteizetik urrun dago. Klubak ez dio kontratua luzatuko eta ondorioz ez du Baskonian jarraituko.
Guztira, taldean egondako bi hilabetetan, 19 partida jokatu ditu estatubatuarrak.
Klubak, webgunean iragarritako oharrean, jokalariak izandako jarrera ona, profesionaltasuna eta dedikazioa eskertu nahi izan du eta bide batez zorterik onena izan dezala opa dio.
Thank you to @Baskonia for the opportunity you have given me, and thanks too all the baskonia fans who have supported me from the first day I have been here, and to my teammates who have made me feel apart of the club I truly appreciate it and will miss you guys! ¿¿
— Kevin Jones (@kevjones5) 29 de enero de 2018