Euroliga, asteazkena 20:30
Caja Laboral-Zalguiris: Teletovicek 'gogor jokatzeko' eskatu du
Erredakzioa
Baskoniako kapitainaren arabera, dena eman beharko du Gasteizko taldeak "arriskutsua" den aurkari mendean hartzeko.
Caja Laboralek Zalgiris Kaunasen aurka jokatuko du asteazken honetan Euroligan eta Mirza Teletovicek gogor jokatzeko eskatu du partida irabazi ahal izateko. Aurkari "arriskutsua" dela iritsi dio bosniarrak, "joko azkarra" egiten duena, esan du.
Baskoniako kapitainaren arabera, dena eman beharko du Gasteizko taldeak. Bestalde, Khimkiren aurka jasotako porrotak ikasteko balio izan diela aitortu du. Saskiratzeko arazoen aurrean defentsa indartu beharko dutela azpimarratu du.