Itxi

Buesa Arenan

Caja Laboral-Zalgiris (88-92): Lituaniarrek ezustekoa eman dute

Erredakzioa

Baskoniak ezin izan du garaipena lortu partida bikaina jokatu duen talde lituaniarraren aurka. Rancicek 24 puntu lortu ditu eta Teletovicek 17, baina kanpokoak bikain aritu dira defentsan.

Arabarrek ezin izan dute Zalgiris gainditu, lituaniarrek partida borobila jokatu baitute. Kalnietisek eta Begicek min handia egin dute erasoan eta defentsan oso sendo egon dira kanpokoak.

Gasteiztarrek zalantzekin hasi dute lehen laurdena eta hori jaurtiketetan nabaritu egin da. Haislip taldera itzuli da eta lehen minutuetan hiruko garrantzitsua lortu du Baskoniarentzat, nahiz eta taldeak akatsak egin. Huertas kantxan sartu da eta bere gidaritzapean taldeak 10 puntuko aldea lortu du (20-10). Hala ere, lituaniarrek ezustekoa eman dute eta lehen laurdenaren bukaera aurretik jarri dira markagailuan, 22-24.

Bigarren laurdenean Zalgiris Kaunas taldea aurretik mantendu da markagailuan defentsan oso sendo egon delako eta saskiraketa errazak lortu dituelako. Teletovicen hirukoak aurretik jarri du Caja Laboral lehen aldiz bigarren laurdenean, baina Lituaniakoak nagusi joan dira atsedenaldira 41-43.

Hirugaren laurdenean Zalgirisek ederki eutsi du Baskoniaren erasoa eta nahiz eta Brad Olesonen saskiraketak aurretik jarri gasteiztarrak (50-49) kanpokoak gehiago izan dira. Rancicek bi saskiraketa garrantzitsu sartu dite taldea markagailuan hurbil mantenduz, baina Lituaniako taldeak egun ona izan du eta 60-64koa lortu du. Marcelinho Huertasek Caja Laboral lehian mantendu du azken laurdenerako txirrinaren gaineko hirukoa lortuz (63-64).

Azken laurdenean kanpoko taldeak erritmo altuagoa jarri du kantxan eta nahiz eta gasteiztarrek markagailuan eutsi egin dute, beti atzetik joan dira. Rancikek eta Teletovicek euren taldea auretik jartzen saiatu dira, baina Kalnietisek eta Begicek puntu larregi lortu dituzte lituaniarrentzat. Ivanovicen mutilek azken unera arte eutsi dute eta borrokatu dute baina garaipena Zalgirisentzat izan da, 88-92.