23. JARDUNALDIA
Baskoniak galdu egin du Moskun, azken laurden kaskar baten ostean (93-86)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Berdinduta heldu dira (71-71) azken partzialera, baina etxekoen defentsak ito egin du gasteiztarren erasoko jokoa laurden erabakigarrian.
Baskonia ezustekoa emateko zorian egon da CSKA Mosku liderraren etxean (93-86), Euroligako 23. jardunaldian; izan ere, arabarrak nagusi izan dira lehen zatian eta parez pare borrokatu dute errusiarrekin, baina egindako azken laurden kaskarrak porrota ekarri die, Jayson Grangerrek norgehiagoka handia jokatu arren.
Zazpi ahaleginetik sei hiruko sartu eta 26 puntu lortu dituen Baskoniako joko-antolatzaileak bere taldetik tiratu du, baina ez da nahikoa izan Errusiako hiriburuan garaitzeko. Goitik behera egin duen talde gasteiztarrak, CSKAren ohiko erreakzioarekin bat eginez, zapore mikatzarekin geratu da.
Pedro Martinezen mutilak hiru laurden eusteko gai izan dira, baina 7-0eko kontrako partzial batekin ekin diote azkenekoari. Tarte horretan Cory Higgins azaldu da arabarren kanpoko jokoa berdintzeko. Berarekin batera Will Clyburn (19 puntu), Sergio Rodriguez eta Nando De Colo nabarmendu dira errusiarrek egindako talde-lan onaren artean.
Baskoniak 10 puntuko gehienezko aldea izan du lehen laurdenean (11-21) eta markagailua kontrolpean izan du. Nikita Kurvanovek hasierako 2 eta 0ekoa egin ostean, errusiarrak ez dira berriro aurretik jarri 42 eta 41ekora arte, bigarren laurdenaren erdialdera. Horrela, gasteiztarrak aurretik izan dira atsedenaldira iritsi arte (46,49). Bigarren zatia, baina, oso bestela joan da.
Hala ere, eta galdu arren, Baskoniak ez du burua makurtu, eta 0 eta 6ko partziala egin du azken markagailuan aldea murriztuz. Garaipen morala izan da, baina ez benetakoa. Bartzelona Lassarekin Kopako final-laurdeneaatn galdu ostean, taldea fresko iritsi da Moskura baina azken zatian errendimenduak behera egin du. Hurrengo aurkaria Khimki Mosku taldea izango da.
Fitxa teknikoa:
CSKA Mosku 93: De Colo (8), Higgins (14), Kurbanov (11), Antonov (5), Hines (8) –hasierako bostekoa–; Rudd (-), Fridzon (-), Rodríguez (17), Vorontsevich (8), Clyburn (19), Khryapa (3).
Baskonia 86: Granger (26), Janning (10), Garino (3), Shengelia (12), Diop (2) –hasierako bostekoa–; Vildoza (3), Timma (-), Voigtmann (8), Huertas (-), Beaubois (12), Poirier (10).
Partzialak: 20-25, 26-24, 25-22 y 22-15.
Epailea: Lamonica (ITA), Boltauzer (SLO) eta Difallah (FRA). Janning kanporatu dute.