Itxi

FC Bartzelona

Martin Rancikek larunbata arte jarraituko du Caja Laboral Baskonian

Erredakzioa

Haislip osatzen ez bada, Ranciken kontratua berriro ere luzatzea erabaki dezake Gasteizko klubak. Horrela izatekotan, Tel Aviveko Maccabiren aurka jokatuko luke, Euroligan.

Martin Rancikek larunbata arte jarraituko du, gutxienez, Caja Laboral Baskonian eta Regal Bartzelonaren aurka jokatu ahal izango du. Haren kontratua ostegun honetan bukatzen zen, baina Baskoniak 48 orduz luzatzea erabaki du. Marcus Haislip lesionatuta dago eta Rancik behar beharrezkoa da haren lekua betetzeko.

Haislip osatzen ez bada, Ranciken kontratua berriro ere luzatzea erabaki dezake Gasteizko klubak. Horrela izatekotan, Tel Aviveko Maccabiren aurka jokatuko luke.

Albisteak (1)