26. JARDUNALDIA
Baskoniak aise azpiratu du Zalgiris eta zortzigarren postura igo da (84-64)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteiztarrek urrats handia eman dute play-offak jokatzeko bidean, eta Makabirekin berdindu du sailkapenean 13 garaipen eta 13 porrotekin.
Baskonia Zalgiris Kaunas baino askoz gehiago izan da defentsa handi bat eginda, eta markagailuak garbi islatu du hori (84-64). Emaitza horrekin talde gasteiztarrak Euroligako zortzigarren postura igotzea lortu du lehen aldiz denboraldi honetan.
Pedro Martinezen taldea Marcelinho Huertasen eta Tornike Shengeliaren baja garrantzitsuak albo batera uzteko gai izan da, kanpoko jaurtiketetan azaldu duten eraginkortasunaren bidez.
20 puntu sartu dituen Jayson Grangerrek eta 9 asistentzia eman dituen Luca Vildozak priemran elkar ulertu dute joko-antolatzailearen postuan, eta laguntza ona izan dute pintura barruan Johannes Voigtmannen eta Vincent Poirierren eskutik.
Gaurko partida irabazi ondoren, Baskoniak 13 garaipen eta 13 porrot pilatu ditu eta final-laurdenak jokatzeko postuetan dago gaur-gaurkoz, Makabik galdu egin baitu etxean Khimkiren kontra. Hemendik aurrera, geratzen dira hurrengo lau partidetan, lortutako postuari eutsi beharko diote.
Fitxa teknikoa:
Baskonia 84 (27+16+24+17): Granger (20), Janning (12), Timma (7), Voigtmann (12) eta Poirier (15) –hasierako bostekoa–, Beaubois (2), Malmanis (2), Garino (8), Vildoza (4), Diop (2) eya Iván Martínez (-).
Zalgiris 64 (19+14+12+19): Pangos (12), Toupane (9), Ulanovas (7), Jankunas (2) eta Davies (6) –hasierako bostekoa–, Milaknis (4), Micic (11), White (6), Kavaliauskas (3), Valinskas (4), Masiulis (3) eta Udrih (-).
Partzialak: 27-19, 16-14, 24-12, 17-19.